| Osagaiak (lau lagunentzat): – 300 g espageti – 150 g ganba (zurituak) – 4 berakatz atal – Oliba-olio txorrostada bat – Perrexila – Ura – Gatza |
Prestatzeko erea: Ur ugaritan gatza eta olio apur bat bota eta espagetiak egosiko doguz 10-12 minutu inguruan. Uretan bertan itxiko doguz hotzituten, eta geroko gordeko doguz. Berakatzak txikituko doguz. Oliotan prijidu eta gorrituta dagozanean, ganbak gehituko doguz. Dena eragin eta eginda dagozanean, espagetiak botako doguz (ura kendu). Gatza eta perrexila, azken hau be ondo txikituta, botako doguz. Eragin apur bat eta zerbitzatuko dogu. |