Osagaiak (lau lagunentzat): – 18 pikillo piper – Kipula bi (txikituak) – Berenjena erdia (txikitua) – Piper berde bi (txikituak) – Azenario bat (egosia) – Koilarakada bat Maizena – Kikara bat esne – 200 ml esnegain – Oliba-olioa eta gatza | |
Prestatzeko erea: Betegarria: kipulea eta piper berde bat erregosiko doguz. Eginda dagozanean, berenjenea gehituko dogu. Eragin, eta bost minutuan izango dogu prijitzen. Ondoren, gainerako osagaiak botako doguz: azenarioa, pikillo piper bat, Maizena (eragingo dogu), esnea eta gatza. Su motelean egosiko dogu minutu bian, eta,loditzen danean, erretilu baten iminiko dogu. Hotzituten itxiko dogu. Saltsea: kipula bat prijiduko dogu. Piper berde bat gehitu eta, bigunduta dagoanean, pikillo piper bat botako dogu. Esnegaina bota, eta gatz apur bat ere bat. Ondo irabiatuko dogu. Lodiegi badago, esne apur bat botako dogu. Piperrak betegarriagaz bete eta saltsea ganetik botako dogu. Berotu eta zerbitzatu egingo dogu. |