| Osagaiak (lau lagunentzat): – Kilo bat azpizun (txahalkia edo txarrikia) – Kilo erdi gaztaina – Litro erdi esne – 200 ml esnegain – 100 g gurin – Ura eta gatza |
Prestatzeko erea: Azpizun-xerrak gustura ebagiko doguz. Plantxan orio tanta batzuk bota eta okela erreko dogu. Gatz apur bat botako dogu. Saltsea: Gaztainak, ur ugaritan, 10 minutuan izango doguz egosten gatz apur bategaz. Hotzitu eta azala kenduko deutsegu. Lapiko baten esnea, gurina eta gatz apur bat ipiniko doguz. Irakiten hasten danean, gaztainak gehitu eta, su eztian, 10-12 minutu izango dogu egosten. Bigun dagozanean, esnegaina bota eta irabiauko dogu. |