Akarbaltz gauak helburu hauek ditu: herriko iruditeria barneratzea, Mari, Basajaun eta Kukubiltxo bezalako pertsonaien bitartez, eta Larrabetzuko auzoak eta baserriak ezagututa; lurrarekiko atxikimendua lantzea; sorgintzat erre zituzten emakume baserritarren aldarria egin eta lurrari lotutako jakintzaren transmisioaren garrantzia nabarmentzea; eta emakumeen kontrako jazarpenari aurre egiteko, herrikideen arteko elkartasuna eta babesa sustatzea.