Txorierriri bira. oinez

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Mentxaka 2017ko mar. 17a, 20:00

Aurten Txorierriri bira-ren bigarren edizioa da. Aurten Berbalagunak mendi taldeekin antolatzen du, Gailur, Arroeta, Untza eta Sondika Mendian. Apirilaren 8an izango da Txorierriri bira, EUSKARA eta mendia bultzatzeko martxa.

Inskripzioa bi euro kobratuko da, bidean emango den janaria ordaindu ahal izateko eta Baserri Antzokitik irtengo da goizeko 8:00etan.

Osorik, 48Km edo zati bat egin daitekee,norberaren indarraren arabera

Leku askotan hartu daiteke, kartelean nondik eta gutxi gorabehera ze ordutan pasatuko den agertzen da. Azken zatiak eskoletako umeek ere egin dezaten asmoa dago:  Akarlanda-Derio edo Lauro-Derio. (Umeek ez dute parte hartzeagatik ordaindu behar, eskola bakoitzeko gurasoak arduratuko dira euren ibilbideaz).

Amaieran nahi izanez gero, afaria Baserri antzokiko txokoan izango da: 15€ (entsalada, gisaua eta postrea). Izena eman behar da apirilaren 4a baino lehen.

Wikiloc-en dago ibilbidearen mapa. "Txorierriri bira 2017" izenagaz

Izena emateko 635.75.3595 edo txorierri.berbalaguna@gmail.com

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).