Marta Hurtado Escudero | Lanez txundituta

Lanetik heldu da Marta. Valentziarra izan arren, aitarentzat txofer lanak egitera heldu zen Bilbora 2014an. Hiruzpalau hilabetetan aita lanik gabe geratu eta Valentziara bueltatu behar izan zen. Marta ez, ordea. Harrezgeroztik janari arineko jatetxean, supermerkatuan, azafata eta komertzial lanetan aritu da 24 urteko gaztea. Berez haur-hezkuntza eta aisialdiko monitore ikasketak ditu eta gaur egun poz-pozik bizi da Derion, Bilboko ume bat zaintzen.

Valentzia aldetik

Euskal Herrirantza

dator lanpostu duin

baten esperantza.

Argazkiak ez deko

(ta hau ez da txantxa!)

Edvard Munch-en Oihua

koadroaren antza?

 

 

Itallen Bertso Eskola