Byron Zurdo eta Mikel Uriarte, kafearen jaunak

Marradun alkandora jantzita eta irribarretsu, Byron eta Mikel Derioko Adarve tabernako barraren atzealdean egiten dute lan. Lankide biek zortzi urte baino gehiago eman dituzte kafe ikastaroetan eta Txorierriko kaferik onena zerbitzatzen dute: “Sekretua esnea 63-73 gradu bitartean berotzean datza” azaldu du Byronek. Horrez gain, Mikelek adierazi du ehoketa eta behar bezalako makinak izatea oso garrantzitsua dela kafe ona egin ahal izateko. “Munduko kaferik onena eduki arren, behar bezala landu egiten ez bada, alferrik da”.

Sekretua esnea

berotzea ete zan?

Zuen aitortzak hartu

gaitu gu sorpresan.

Goizero Adarvera

hurbildu gaitezan

sekretua ezin da

horren altu esan.

 

Itallen bertso eskola

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).