Bimba | Asteme soziala

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti 2017ko ira. 12a, 09:53

Loiuko Olarra lantegiaren aurrean autobus geltoki bat dago, eta bidaiari gehienek, errepideari begira egon beharrean, atzean dagoen Josebe Mentxakaren landan bizi den Bimbari begira ematen dute denbora, autobusaren zain. 

“Bimba oso maitagarria da” adierazi du Josebek, animalia laztantzen duen bitartean. “Baina landako belarra jateko ekarri nuen bertara, eta jendeak, asmo onenarekin bada ere, janaria ematen badio, belarra jateari utziko dio nire astañak!”.

Josebek bere landan

badeko bedarra

ta berau jatea da

Binbaren beharra.

Begirada trukea

eta irrifarra.

Hemen biek daukie

alkarren beharra

(Itallen bertso eskola)

 

www.jongoikouria.com