Pascual Molungua | Musikaren aita

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti

1965ean Euskal Herrira heldu zen oporretan eta ez zekien bidaia hark bizitza aldatuko ziola. Pascual Molunga 1950ean jaio zen Ekuatore Gineako Ekuku herrixkan. Tata Ngombi izena jarri zioten: Musikaren Aita. Gaur egun Sondikan bizi den gizonak kalean kantatzen eman du bizitza osoa, eta behin, Valentzian kantatzen zegoelarik Nino Bravoren ama ezagutu zuen: “Semearen abestiak zelan kantatzen dituzun maite dut” esan zion emakumeak. Irribarretsu gogoratzen du 67 urteko afrikarrak pasarte hura.

 

Ahots sendo bat dator
ta goazen jarraika,
Tata Ngombi dogu
Musikaren aita.
Bere senide gara,
gura dogu aipa,
Musikaren sendia
guztiona baita.
 
Bertsoa: Itallen Larrabetzuko bertso eskola