Txema Beriain Eciolaza | Artzain berria, auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti 2017ko abe. 20a, 09:32

Orain dala hilabete bi, apaiz berria estreinatu du Txorierrik. Berrogeita hamasei urtekoa eta Idiazabalekoa (Gipuzkoakoa, gazta bezalaxe), Derioko San Isidro parrokiaren aurrean eta berokia kentzeko asmorik gabe, bere historia kontatu digu: Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza ikasi ondoren, soldaduzka egin zuen. Bukatzean, bazekien bizitza erlijiora dedikatu nahi zuela, eta Erromara joan eta bertan apaiz ordenatu zen 1991n Juan Pablo IIaren eskutik. Txorierrin denbora gutxi eman duen arren, hemengo poztasun eta itxaropenaren egarri dela aitortu digu.

www.jongoikouria.com

Idiazabaldik dator

gurera artzaina.

Zereginik ez jatsu

falta alajaina!

Egin gurako dozu

hemen lan bikaina

artaldea murrizten

ari jatsu baina.

 

(Itallen Larrabetzuko bertso eskola)

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).