Leire Begoña Lopategi | Buruen gurua

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti, kazetaria 2018ko urt. 16a, 10:48

Etxean ile-apaintzailea izan nahi zuela esan zuenean, amak (ile-apaintzaile ohia) uda osoan buruak garbitzera behartu zuen, baita Lan Heziketaren bost urteko ikasketak egitera ere. Leirek (erdian eserita dagoena) milaka buru garbitu ditu 1987. urtetik hona, eta buru bakoitza mundu bat dela adierazi digu. Gaur egun bost pertsonak osatzen dute Derioko Leire Begoña Uleapaindegiko lantaldea, eta momentu batez bada ere ile-apaindegiko eserlekuetan ikusi ditugu, hainbeste maite dituzten bezeroak ipintzen diren tokian bertan.

 

www.jongoikouria.com

Idiazabaldik dator

gurera artzaina.

Zereginik ez jatsu

falta alajaina!

Egin gurako dozu

hemen lan bikaina

artaldea murrizten

ari jatsu baina.

 

Itallen Bertso Eskola

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).