Aire eta itsasoko nabigazioa maite izan du betidanik Jose Luisek. Ia dena daki hegazkinei buruz. Suhiltzaile ohiak, gaztea zelarik, ECO ALFA II baimena eskuratu eta Yaesu FRG 9600 modeloko eskanerra erosi zuen. Horrek, irrati komertzialez gain, bestelako uhinak jasotzen ditu, aireportukoak besteak beste.
Goizero, 6:00etan jaiki eta 9:00ak arte pilotu eta aireportuaren arteko komunikazioak entzutea du gustuko 79 urteko derioztarrak. Gainera, lur hartu baino lehen etxeko leihotik ikusten ditu burdinazko txoriak: edonork gozatu ezin dezakeen zaletasun bitxia.
Jose Luis emisora
hartuta ederto,
leihora hurbiltzen da
ondo ikusteko
Izan ere norberak
bere era deko
lurretik zein airetik
hegaz egiteko!
Bertsoa: Itallen Bertso Eskola
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).