Toño Ibarra Marco, palakadarako prest

Padel erraketa bat ikusi zuen lehen aldia milurtekoaren hasieran izan zen, lankide baten eskuetan. Eta duela hiruzpalau urte, Berbalagun talde batean hasi zen Toño padela praktikatzen, Sondikan, gaur egun arte. “Araudi sinpleko diziplina dugu padela, eta azken hamarkadan gogor astintzen ari da Txorierrin”, adierazi du suhiltzaileak. Antza, jokalari bakoitzari bere maila eskuratzeko progresio erosoa eskaintzen dio kirol honek.

Toño artista dogu

egia esateko.

Berbalagun taldea

padel pistan deko.

Forma aldetik egon

behar dau ederto

jokatu bitartean

berba egiteko.

 

Bertsoa: Itallen Bertso Eskola