Ola mitoz beteta

Erabiltzailearen aurpegia a: Jon Goikouria Larrabeiti 2018ko uzt. 3a, 10:33

BBK Music Legends festibala hirugarren aldiz egin da Olan, Sondikan, eta bertan musika eklektikoz gozatzeko aukera eduki genuen: rocka, bluesa eta soula, tartean. 

Agertokira musika munduan mitoak diren musikariak igo ziren: Steve Winwood, Mavis Staples, Wilko Johnson, Jeff Beck, John Cale eta Glenn Hughes. Haiekin batera Ana Popovic Serbiako blues gitarra jotzailea aritu zen. Baita Galiziako eta Euskal Herriko taldeak ere: Siniestro Total, Gari & Maldanbera, Dead Bronco, Motxila 21 eta MoonShakers.