Distiraren artista
aitatu dogu ta,
Iratxek deuko harra
barruan sartuta.
Gatx da harrapatzea
kamera hartuta
erretratugilea
erretratatuta.
Itallen Bertso Eskola
Etxerako lanak ondo baino hobeto egin ditu Iratxek aurten. Argazkilaritzarako grina piztu zitzaionetik argazki ikastaroan ibili da Loiuko liburutegian, eta aurten El Correo egunkariaren argazki maratoi solidarioan hartu du parte beste ikasle batekin batera. Iratxek “Bilbo: bizitzeko hiria” kategoria irabazi du eta saria kamerako objektibo berri bat erosteko erabiliko du, argazkiak egiten jarraitzeko.
www.jongoikouria.com
Distiraren artista
aitatu dogu ta,
Iratxek deuko harra
barruan sartuta.
Gatx da harrapatzea
kamera hartuta
erretratugilea
erretratatuta.
Itallen Bertso Eskola