Iñaki Iturregi Egaña, zerrautsean jaioa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Goikouria Larrabeiti, kazetaria 2018ko urr. 30a, 11:35

Erandioko enpresa zaharrenetarikoan egiten du lan Iñakik, Joseba, Juan eta Damian Iturregik 1940an Katean sortutako zerrategian. Negozioak 1983ko uholdeak eta krisi ekonomikoaren astindua gainditu ditu. Iñaki zerrategiaren etxean bertan jaio zen, zerrauts artean, gaur egun enpresaren bulego bihurtutakoan. Familia negozioan arrebarekin batera egiten du lan Iñakik. Euskal Herriko arbolak ohol bihurtu eta Marokoko enpresa eraikitzaile bati bidaltzen dizkiote, itsasontziz.

Zerrauts artean jaio 

zan umetxu bati

oparitzat akaso 

hiru egur zati.

Arbolak eraldatzen

edonork ez daki.

Esaerak dinon lez

Egurra Iñaki!

 

Itallen Bertso Eskola