Aupa Mertxe eta Juan
hau sorpresa hara!
Pikoteora pozik
hurbilduko gara
Jan edan ta ikusi
leiken tabernara.
Bizkaia Euskal Herriko
mendebaldea da!
Itallen Bertso Eskola
Mertxek eta Juanek garbiketan eta eraikuntzan egiten zuten lan hurrenez hurren, harik eta 2002an Galdakaoko Aperri tabernan hasi ziren arte. Ostalaritzan kasualitatez hasi ziren. 2017an, Pikoteo taberna zabaldu zuten Zamudion, Arbolantxa kalean, eta auzoko taberna batetik herriko taberna batera pasatu ziren. “Lan gehiago daukagu hemen”, esan du Mertxek, astebururako kazolak prestatzen hastear dagoela. Tabernak Juanek berak sortutako dekorazio aparta dauka, Euskal Herriko eszenak Far West edo Mendebalde Basatikoekin uztartzen dituena.
Aupa Mertxe eta Juan
hau sorpresa hara!
Pikoteora pozik
hurbilduko gara
Jan edan ta ikusi
leiken tabernara.
Bizkaia Euskal Herriko
mendebaldea da!
Itallen Bertso Eskola
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).