Nahiz barrikuntza egon
zure alkandoran,
zure korbatan eta
txapelaren forman.
Gauza batzuk irauten
dabenez denboran,
jaki tradizionalak
beti dagoz modan.
Itallen Bertso Eskola
Larrondoko Bernabe tabernak bere kapitainaren izena du: Bernabe Vitoria Atxa. Berrogeita hamaika urteko ostalariak ohiko janaria eskaintzen duen negozio familiarraren burua da, eta 1983tik kalitateko menuak ematen ditu, bere amatxuren gainbegiratupean. Baina bistan dago ostalaritzaz gain Bernabek moda ere maite duela. Moda-ikasketak egin ditu, eta hurbilekoek diote Alexander McQueen diseinatzaile britainiarraren lanak maite dituela.
Nahiz barrikuntza egon
zure alkandoran,
zure korbatan eta
txapelaren forman.
Gauza batzuk irauten
dabenez denboran,
jaki tradizionalak
beti dagoz modan.
Itallen Bertso Eskola