Jose Gaztañaga Ugarte, uraren indarraz biziz

Erabiltzailearen aurpegia a: Jon Goikouria Larrabeiti, kazetaria 2019ko eka. 5a, 14:22

Laurogeita piko urteko loiuztar irribarretsuak garaua ehotzen eman du bizitza Goienengo errotan, orain dela 15 urte arte. Auzotarrek Pione bezala ezagutzen dute etxe-errota, baina antzinako idatzi batzuek Aurtenerrota eta Goikoerrota bezala identifikatu zuten Joseren familiarena. Etxe azpitik igarotzen den urak turbina eragin, eta errotak garaua ehotzen zuen. Bertan jaio zen loiuztarra eta harrezkero bertan bizi da. Aititak aitari eman zion erreleboa, eta horrek, Joseri. Gaztañaga familiak etekin ona atera dio uraren indarrari. 

Lehen ez zan errotarik 

inguruan falta

Baina murriztuz doa 

errotari mapa.

Gure iraganaren 

erakusle da ta

segidu dagiala 

errotak bueltaka!

 

Itallen Bertso Eskola

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).