Werner-en antzekoen
erromes tropela
Santiagora bidean
oinez doazela.
Bada erromes danek
jakin dagiela
Euskal Herrian zehar
pasatu direla.
Itallen Bertso Eskola
Gernika eta Bilbo artean, Zamudion, 63 urteko Werner Stiebel dabil, pausoka eta bueltaka. Irunetik Santiagoko bidea egiteko asmoa dauka, sei astean. GPS eta mapa bat baliatuta, 27 kilometroko etapa egiten harrapatu dugu egun euritsu batean, galduta. Zamudion geziak desagertzen direla adierazi du, baina, hala ere, zuzen dabil Monte Avrilerantz. Ez darama pisurik aldean: gerrira lotuta daukan karro batean 25 kilo garraiatzen ditu. Donejakue Bidea bizitzan behin egin beharreko esperientzia dela esan digu irribarrea galdu barik.
Werner-en antzekoen
erromes tropela
Santiagora bidean
oinez doazela.
Bada erromes danek
jakin dagiela
Euskal Herrian zehar
pasatu direla.
Itallen Bertso Eskola