Aldizkari, egunkari,
album eta abarrak.
Hernando kioskoan
bi derioztarrak.
Eguna alaitzen dau
zuen irrifarrak
nahiz egunkarietan
egon barri txarrak.
Itallen Bertso Eskola
Inoiz egunkariren edo aldizkariren bat Derioko kioskoan erosi baduzu, Hernando kioskoan izango zen ziurrenik. Victor Manuel 13 urte zituela hasi zen aitarekin lanean; aurrerago, aitak negozioa utzi zuenean, Yolanda hasi zen anaiarekin elkarlanean. Victor Manuelek irakurketa maite du, eta Yolandak, bezeroen arreta. Urteetan, biek irribarretsu jaso dituzte bezeroen eskariak, eta ez dituzte inoiz txorierritarren aurpegiak eta zaletasunak ahaztu.
Aldizkari, egunkari,
album eta abarrak.
Hernando kioskoan
bi derioztarrak.
Eguna alaitzen dau
zuen irrifarrak
nahiz egunkarietan
egon barri txarrak.
Itallen Bertso Eskola