Rafael Gonzalez Vega, arriskuak zatitzen

Erabiltzailearen aurpegia t/a: Jon Goikouria Larrabeiti, kazetaria 2019ko abe. 23a, 12:20

Azaroa heze, euritsu eta haizetsu izan genuen Txorierrin, eta Viveros Pericako Rafael Gonzalez ibili zen eguraldi zoroak lehen asteburuan sortutako sarraskia konpontzen. Era honetako mantentze-lanak egiten 18 urte zituela hasi zen; azaroan, 45 urterekin, Derioko Ganbe basoan izan dugu haizeak suntsitutako zuhaitzen enborrak motozerrarekin mozten, oinezkoen istripuak ekiditeko.

Bidera arbola bat

jausten danean, zer?

Moztu behar badira

zenbait adar oker...

Bideak garbi doguz

eskoi eta ezker

Rafaren motozerra

ta lanari esker!

 

Itallen Bertso Eskola