ARDAUA EDANDA MOZKORTZEN NAZ...

Ardaua edaten be jakin egin behar da. Ostantzean itaundu antolatu genduan 8. ardau kata ikastaroan fin-fin ibili ziren lagunei.
Batzuk esango dabe, bada, 8 garrena izateko ea ikasleak lar torpeak ete diren eta lehenengoan ikasi beharrean ea zortzi behar dabezan. Baina, bai zera! Urtero-urtero gauza barriak ikasten dira, ardau barriak probau eta aurten gaztaiakaz be ibili gara.
Itzel polita izan da aurtengoa, eta badaezpada ondo ez badogu ikasi ikasi beharreko guztia datorren urtean be barriro egingo dogu. Aurten gogoagaz gelditu bazara, badakizu! Datorren ikasturtean zuhur ibili eta apuntatu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).