Bat, bi, hiru...ehundik gora pertsona batu ziren Zortzi jatetxean.
Martiaren 27an ospatutako korrika bertso afarian, jende ugari batu zan Zortzi jatetxean. Pozgarria izan zen, gainera, aurpegi gazte asko ikusi ahal izan zirelako. Hasi Larrabetzun eta Loiura arteko gazteak hurbildu baitziren bertara.
Bertsolariek be, Etxahunek, Unaiek eta Igorrek, euren lantxua majo bete zuten. Argazkilaria dala eta, euren arteko kilo diferentzia dela eta,...barre ugari egin genuen.
Hori bai, argi geratu zan Txorierri Bilbo alboan dagoela. Bestela galdetu entzule egondako edonori, ea zenbat aldiz saldu dan Derion kilometro famatua!!!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).