Hona hemen X. euskal asterako prestatutako ekintzak:
Maiatzaren 22an, barikua, “Piratak†ikuskizuna eukiko dogu PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSEN eskutik, 19:00etan Zamudioko kiroldegian.
Maiatzaren 23an, zapatua.
→10:00etan, umeentzako “ZAMUDIO, ZURE HERRIA EZAGUTU†ibilaldi didaktiko berezia egongo da dorretxetik hasita.
→12:30 Lagatzuren 10. urteurrena eta euskal jai egunerako BERTOKO taldeak sortu dauan kantaren aurkezpena izango da dorretxean.
→20:00etan ERRAMUN MARTIKORENAren kontzertua eukiko dogu dorretxean.Doan.
Maiatzaren 24an, domeka.
→9:00etan “ZAMUDIO EZAGUTU†X. MENDI IBILALDIA egingo dogu goizeko plazatik hasita.
→ Ostean, 12:30etan, HERRIKO TXAKOLINEN DASTATZEA eukiko dogu plazan, Bertoko taldeko trikitilariek alaituta.
Maiatzaren 25ean, astelehena, PATXI ZUBIZARRETAK “Hamar mezu eta dei bat†errezitaldi musikatua eskainiko dau dorretxean, iluntzeko 20:00etan. Doan.
Maiatzaren 26ean, 20:00etan, dorretxean mahai ingurua izango dogu, “Lagatzuk 10 urte. Badauka etorkizunik euskarak gure artean?†izenburupean.
HIZLARIAK:
Juan Luis Goikoetxea: Idazlea eta euskaltzain urgazlea.
Jabi Goienetxe: Totoan, Txorierriko euskera elkarteen Federazioko presidentea.
Asun Basaras: Txorierri institutuko irakaslea.
Sorkunde Aiarza: Txorierriko zerbitzuen mankomunitateko euskera arduraduna.
Udane Goikoetxea: Bizkaia irratiko esataria.
Maiatzaren 27an EUSKAL KANTEN IKASTAROAREN lehen saioa eukiko dogu. Hurrengo saioak bagilaren 3an, 11an, 18an eta 25ean izango dira, Itsaso Arrietaren eskutik. Ikastaroa dorretxean izango da 19:30etatik 21:00etara.
PREZIOA: bazkideentzat 5€ eta bazkide ez direnentzat 8€.
IZENA EMOTEKO: 94.452.34.47 telefonora deitu edo lagatzu@lagatzu.org helbidera idatzi edo Lagatzuko kideei esan.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).