Txorierri ere Egunkariarekin!

Martitzenean kontzentrazioa egin genuen Derion, Egunkaria kasuan auzipetutakoei babesa eman eta elkartasuna adierazteko. Ekimena Arrekikili, Lagatzu, Tximintx eta Zorrizketan Txorierriko euskara elkarteek, Txepetxa AEK euskaltegiak eta Egunkari libre plataformak antolatu genuen eta udaletxearen aurrean 100 lagun inguru batu ginen.