XENTIMORIK GABE antzerkia izango dogu Dorretxean, urriaren 27an, arrastiko 20:00etan Ramon Agirre & Inazio Tolosaren eskutik.
«Ray eta Nick» bikotea sortu zen garaian artistak binaka ibiltzen ziren, Guardiazibilak bezala. Garai hartakoak dira: Simon & Garfunkel, El duo Dinamiko, Al bano eta Romina Power, Pantxoa ta Peio, eta gure oroimenean iltzatuta geratu diren hainbat eta hainbat artista haundi eta artista haundi. Arrastoa utzi digutenak. Guardiazibilak bezala.
Bi artista haundi hauek bi hamarkada baino gehiago eman dituzte (28 urte eta 9 hilabete) munduan zehar euren abilidadeak erakusten. Ez dago kontinenterik, ez hiri haundi edo herrixkarik -Ray eta Nik?en arteaz gozatu ez duenik.