OLENTZERORI GUTUNA LEHIAKETA - ZAMUDIO 2011

Erabiltzailearen aurpegia Lagatzu Zamudioko Euskara Alkartea 2011ko aza. 24a, 00:00
“Olentzero-Gabonak, kontaiguzu” lehiaketa antolatu dogu, lehen hezkuntzako 2. mailatik 6. mailara bitarteko umeei zuzenduta. Bigarren mailakoek orrialde bateko lana idatzi beharko dute; eta gainerakoek, orrialde batetik gorakoa. Lanak elkartearen postontzian utzi ahal izango dira (Aresti 2, behea) abenduaren 19ra arte. Lanak gutun-azal handi batean aurkeztuko dira, eta ba- rruan beste gutun-azal txikiago bat sartuko da. Bertan datu hauek jarriko dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Gutun-azal txikiaren kanpoaldean kate- goria idatziko da. Sariak abenduaren 29an banatuko dira, iluntzeko 8etan, kiroldegian. Hiru sari emango dira kategoria bakoitzean, eta irabazleek material didaktiko erosteko diru-txartel bana jasoko dute saritzat. Tor magoak saioa eskainiko du bertan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).