EUSKAL ASTEA 2012 "ZAZPIKOLOROA" SARRERAK SALGAI

Maiatzaren 4an, barikua, 19:00etan, “Zazpikoloroa” ikuskizuna eukiko dogu Pirritx, Porrotx eta MARIMOTOTSen eskutik, Zamudioko kiroldegian. Bazkideak: 6€ (apirilaren 10etik 13ra erosi ezkero) Bestelakoak: 8 € • BAZKIDEENTZAT LEHENTASUNA: Bazkide bakoitzak bina sarrera hartu ahal izango ditu gehienez, 6€-an. Sarrerak erosteko, Lagatzuko lokalera etorri beharko da apirilaren 10etik 13ra (arrastiz, 18:00etatik 19:00etara). Apirilaren 16tik aurrera bazkide izatearen lehentasuna galdu egingo da, eta ez da sarrerarik gordeko. Sobera geratu diren txartelak, apirilaren 16tik 20ra, Zamudioko Udaletxean erosi ahal izango dira, baina 8 €an. Zamudion erroladatutako umeek, 12 urtera artekoak, bakoitzak, gehienez, sarrera bina eskuratu ahal izango ditu (sarrerak agortu arte).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).