Zamorako Apaiz-kartzela

Presoak: Xabier Amuriza, Juan Mari Arregi, Iñaki Aurtenetxe, Periko Berriategortua, Patxi Bilbao, Vicente Couce, Lukax Dorronsoro, Miel Elustondo, Jon Etxabe, Eduard Fornes, Alberto Gabikagojeaskoa, Mariano Gamo, Paco Garcia Salve, Felipe Izagirre, Julen Kalzada, Pablo Muñoz, Josu Naberan, Felix Placer, Martin Orbe, Periko Solabarria, Imanol Oruemazaga, Jose Angel Ubieta, Angel Zelaieta, Mikel Zuazabeitia eta Juan Mari Zulaika. Hitzaurrea Angel Zelaieta Gure asmo apala, baina biziki gogotsua, 1968-1976 hamarkadan francotarren agintearen, Vatikanoko Elizaren eta apaiz euskaldunen artean gertaturiko gatazkaren berri ematea da. Zehatzago esateko, borroka horretan puntakoen izan zirenen testigantzak bildu nahi ditugu, bakoitzak eman liezazkiokeen ñabardurak barne. Lekukorik gehienak euskaldunak dira, bizkaitarrak ugari, eta Espainiako Estatuko zenbait ere bai. Gertaera guztion muinean, 1969an bost apaiz euskaldunek Bilboko Gotzaindegian egin zuten gose-greba jartzen dugu: Euskal Herrian bizi zen zapalkuntza eta errepresioa salatzen zuten. Gune berean agertu nahi dugu Zamorako Konkordatu Kartzelan izaniko ihesbide-tunela eta mutina, protagonistek eurek adierazia. Izan ere, Francoren agintearen eta Vatikanoko Elizaren konkordatuaren aurka jo zuten apaiz haiek Zamorako Konkordatu Kartzelan amaitu zuten: Elizaren eta Espainiako Estatuaren gatibu izan ziren. Gotzaindegian gose-greba egin zuten bost apaizen aurkako sententzia oso-osorik jasoko dugu, garaiko Estatu militarizatuaren isla garbia baita. Era berean, Zamorako kartzela-zuloko apaizek idatziriko zenbait oinarrizko dokumentu euren-eurenean emango ditugu. Jasoko dugu, baita ere, gertaera haiek garaiko zenbait ekintzaile klerikalengan eta laikorengan izan zuten oihartzuna. Aparteko era batez jaso nahi dugu, era berean, Zamorako kartzela inguruan sortu eta garatu zen kanpotikako laguntza taldea. Zamorako kartzela-zuloa egoera baten hilobi eta berpizkunde baten ihes-leku izan zen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).