IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU 2012

Topaguneak Euskara Elkarteen Federazioak “Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina jarri du abian, eta Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak bat egin du harekin. Kanpainak euskaraz irakurtzea sustatzea izan du helburu. Horretarako, erosketa-txekea eman zaie udal liburutegian euskarazko liburu bat maileguz hartu dutenei: liburutegiaren erabiltzaileek %25eko balioa duen erosketa-txekea jaso dute; eta elkarteko bazkideek, %50eko balioa duen erosketa-txekea. Era berean, 30 euroko erosketa-txekea zozketatu da liburutegira jo duten irakurleen artean. Irabazlea Maialen Lezika izan da. Bestetik, aipatu beharra dago ekainaren 30ean, herriko liburudendan beste zozketa bat egingo dela. Bertan ere 30 euroko erosketa-txekea zozketatuko da liburuak erosi dituztenen artean. Erosketa-txekeak uztailaren 7ra arte erabili ahalko dira liburudendan. Aikor!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).