IRATI ANDA DORRETXEAN - Emakumearen Nazioarteko Eguna

Kaixo lagunok, Irati Anda (Gazteiz 1982) Euskadiko Zailtasun Eskaladako Txapelketa: 2005, 2006, 2007 Espainiako Zailtasun Eskaladako Txapelketa: 2006, 2007, 2008 Espainiako Zailtasun Eskaladako Kopa: 2007 "Hamarkada bat harkaitz artean" Gazte gaztetik hasi nintzen eskalatzen eta hastapenetatik gaur egunera arte eskaladak aldaketa prozesu nabaria jasan du (entrenamenduak, zailtasun igoera, ...). Nik ere eskalada bizi eta praktikatzeko modua aldatu egin dut eta aldaketa honen eta honek sortarazitako sentipenen ingurukoa da diaporama. Bestetik, nire kirol karrerako unerik garrantzitsuenak ere azaltzen dira nik neuk idatzi eta narraturiko idatzien laguntzaz.