SAN ISIDRO 2008

Erabiltzailearen aurpegia
Urtero bezela Isidro Deunaren jaietan Lainomendi dantza taldekoek herriko plazan ekitaldia eskeini genuen. Arratsaldeko seiak bueltan hasi zen Institutuan hasitako kalejira batekin, Herriko Plazan bukatuz, non, ordu t´erdi - bi orduko dantza saioa izan zen ikusgai. Ikurrin dantzarekin eman genion hasiera, 106 dantzariok plazan gure tokietan prest geundelarik. Dantza ezberdinak dantzatu ziren, hala nola, Dantzari dantza, Zozo dantza, Gipuzkoako Arku dantza, Bizkaiko Zinta dantza, Txulalai, Zapatain, San Petrike, Kaxkarrot… eta aipagarrienen artean, berritasun bezela, mutil nagusiek dantzaturiko Banango Zaharra eta neska nagusiek dantzaturiko Jota eta Arin-arin koreografia izan genituen. Ekitaldiari amaiera emateko, berriz ere, 106 dantzariok plazaratu ginen Lantzeko Ihauteriak dantzatuz, dantzariez gain ikusleen arteko jendeak ere parte hartu zuen. Jai giro atsegina sortu genuen plazan, 200-250 ikusle inguru bildu zirelarik. Gure ekitaldiarekin argi geratu zen Derion Euskal Kulturak baduela bere txokoa eta ehunka pertsonez jarraitua eta babestua dela.