Agoizko dantza taldearen

Erabiltzailearen aurpegia Lainomendi Taldea 2008ko abe. 23a, 00:00

Agoizko (Nafarroa) dantzariek ETB2ko “El calendario del año” saioa irabazi zuten (Txorierriko Goiherri soka tira taldeari aurrea hartuz), baina programa eten egin dute. Egutegia osatu gabe geratzeko arriskua zutela ikusita, euren kabuz Lucho Rengifo programako argazkilariarekin berba egin eta bera eta bere lantaldea konbentzitu zituzten falta zitzaizkien 6 argazkiak ateratzeko. Zugarramurdiko kobetan atera dituzte azken argazkiok eta Agintariena, Txotxongilo, Kaskarotak, Xemeingo ezpata-dantza, Uztai-dantza eta Aurreskua dira argazki berrietan ageri diren dantzak. ETB2ko programan ateratako beste sei argazkiak Agoitzen bertan atera zituzten eta hauek dira bertan ageri diren dantzak: Luzaideko kontradantzak, Zinta-dantza, Arabako paloteoa, Eltziegoko dantzak, Xiberuko godalet-dantza eta akelarre baten eszena. 2009ko egutegi hau internet bidez eros daiteke Angiluerreka webgunean. Azken sei argazkiak beheko aldean dituzue ikusgai. Programan ateratako seiak ikusteko, berriz, sakatu hemen. ETB2ko programan Agoizko dantzariak agertu zireneko programa osoa ere sareratu dute eta hementxe duzue hiru zatitan: Agoizko Dantzariak ETB2ko "El Calendario del Año" saioan. 1. zatia. Agoizko Dantzariak ETB2ko "El Calendario del Año" saioan. 2.zatia. Agoizko Dantzariak ETB2ko "El Calendario del Año" saioan. 3.zatia.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).