Urtez urte urriko azken domekan Lainomendi taldeko kideek dantzarako tresnak atara gabe badugu zeregin bat: Euskal Herriko txoko eder bat ezagutu eta disfrutatu eta berarekin lotuta dagoen Euskal Kulturan sakondu.
Aurtengo txangoaren programan ekintzarik garrantzitsuena, Ekain kobazuloetako erreplikara, Ekainberrira, bisita egitea izan zen. Erreplikara sartu eta erakusketa ikusi ondoren, bertoko monitore batek teknika prehistorikoen inguruan egindako erakustaldiak, txikiak zein nagusiak txunditu gintuen.
Goizean eta bazkalorduan Zestoa eta bere inguruak ezagutzeko aukera ere izan genuen.
Arratsaldea berriz, Zumaian, Euskal Herriko itsasertza politenetarikoaz gozatzen pasa genuen.
Dantzariak eta gurasoak kurtso berria elkarrekin hasteko modu ezin hobea zalantzarik gabe!