2011ko maiatzaren 1ean, Erandion, Euskal Herriko dantzari eguna ospatu zan. Lainomendiko dantzari nagusiok bertan izan ginan.
Goizean, kalejira egin genduan Erandioko landatik Apurtuarteren futbol zelairaino eta bertan alardean dantzatu genduan.
Eguerdiko zaparradari eusteko, Erandioko elezpean jan gendun bokata eta arratsaldean, zelan ez, Luhartzen erromerian dantza eta kanta ibili ginan. Lainomendi, betiko legez, lehenengo lerroan! AUPA LUHARTZ!