Santiago jaiak, 2008
Aurten ere, uztailaren 25ean Derioko Santiago jaietan parte hartu dugu. Tradizio handiko jaiak dira Santiagokoak Derion, eta pozik erantzun diogu jai batzordeak egindako gonbidapenari.
Santiago egunean Dantza agerraldia eguerdiko ordu batean hasi genuen AGINTARIENA dantzarekin. Gero mutilek, ZORTZIKO, EZPATA JOKO TXIKIA eta TXOTXONGILO dantzak plazaratu zituzten, eta jarraian neska nagusiek AGURRA dantzatu zuten.
Ondoren taldeko adin guztietako dantzariok ZAZPI JAUZI, BUHAMEAK, XOXODANTZA, TXULALAI, ZAPATAIN, SAN PETRIKE, SAGARDANTZA, BANANGO ZAHARRA, EUSKO DANTZA eta BIZKAIKO ZINTA DANTZA dantzatu genuen eta agerraldiri amaiera emateko JOTA ETA ARIN ARIN.
GORA DERIOKO SANTIAGO JAIAK!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).