URTEROKO TXANGOA: ZESTOA, EKAINBERRI ETA ZUMAIA

Erabiltzailearen aurpegia Lainomendi Taldea 2009ko urr. 25a, 00:00

Urtez urte urriko azken domekan Lainomendi taldeko kideek dantzarako tresnak atara gabe badugu zeregin bat: Euskal Herriko txoko eder bat ezagutu eta disfrutatu eta berarekin lotuta dagoen Euskal Kulturan sakondu. Aurtengo txangoaren programan ekintzarik garrantzitsuena, Ekain kobazuloetako erreplikara, Ekainberrira, bisita egitea izan zen. Erreplikara sartu eta erakusketa ikusi ondoren, bertoko monitore batek teknika prehistorikoen inguruan egindako erakustaldiak, txikiak zein nagusiak txunditu gintuen. Goizean eta bazkalorduan Zestoa eta bere inguruak ezagutzeko aukera ere izan genuen. Arratsaldea berriz, Zumaian, Euskal Herriko itsasertza politenetarikoaz gozatzen pasa genuen. Dantzariak eta gurasoak kurtso berria elkarrekin hasteko modu ezin hobea zalantzarik gabe!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).