MUNDIALA IZAN ZEN

Erabiltzailearen aurpegia Lainomendi Taldea 2008ko mai. 9a, 00:00
Apirilaren 19 eta 20an Lainomendiren 18.urteurrena ospatu genuen Derion. Zapatuan jai polita egin genuen herriko kaleetan eta frontoian. Kalejira, umeen jolasak, trikipoteoa, herri bazkaria eta erromeria. Denetik eta denentzako izan genuen eta ume, gazte zein nagusiek, denek PRIMERAN pasatu genuen, hori baieztatzeko beheko argazkiak ikusi baino ez duzue egin behar. Makina bat kontu eta dantza, emozio eta negar, oroitzapen eta erronka, jolas eta barre egin genuen egunean zehar. Errepikatu beharko da, ezta?
Eta domekan alardea! Eguraldia lagun, azkenean lortu genuen alardea egitea. Txorierrriko eta Uribe Kostako talde gehienak (12) egon ginen bertan, denok batera dantzatuz. Jendetza batu zen gu ikusteko eta hori eskertu egiten da benetan. Pastelari ginda “Udaberri” dantzak ipini zion. Lehenengoz, alarde baten dantzatu baikenuen, Jose Luis Orbe dantzaren asmatzailea bertan zela. Guretzat ohore handia izan zen Jose Luis bertan egotea, eskerrik asko Jose Luis!
Alardea amaitzean, herria dantzazalez bete-beterik zegoen. Giro ederra igartzen zen kaleetan, dantzazalea, euskalzalea. Urteurren honekin giro hori zabaltzea lortu badugu, gu pozik! AUPA LAINOMENDI!!! ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO!!
OHARRA: Argazki gehiago eskumako zutabean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).