Euskal Herriko dantzari eguna 2010 Baionan.

Erabiltzailearen aurpegia Lainomendi Taldea 2010ko api. 26a, 00:00

Urtero herrialde desberdin batean antolatzen da Euskal Herriko Dantzari Eguna, eta iaz Atarrabian, Nafarroan, ospatu ondoren, 2010eko Dantzari Eguna Lapurdin, Baionan ospatuko da datorren maiatzaren 2an. Pierre “Betti” Betelu larputar dantza-maisua izango dute gogoan Dantzari Egunean, izan ere, aurten 20 urte bete dira Arrangoitzekoa hil zela. Baionako errugbi zelaian egingo da ekitaldi nagusia, eta aurreko egunetan mahainguru bat eta ikuskizun bat izango dira. OMENDUA: “Betti” Betelu
Pierre Betelu 1924an jaio zen Arrangoitzen. Oldarra taldean eman zituen lehen dantza urratsak 1944an eta 1953an Bi-harri taldea sortu zuen Biarritzen. 1969tik aurrera Begiraleak dantza taldearekin lan andana egin zuen eta mutxikoak irakasteari heldu zitzaion heriotzak 66 urterekin harrapatu zuen arte 1990eko otsailean.
EGITARAUA: 10:30ean: Desfilea. 11.30ean: DANTZA EMANALDIA Baionako errugby zelaian. (Euria egingo balu, kiroldegian)
-ARABA: Neska mutilak azkenean pozik, Araiako jota, Uruñuela. -NAFARROA BEHEREA: Soka-dantza, Euskaldunak, Sorginak eta Kadrila. -BIZKAIA: Dantzari-dantza (zortzinango, makil jokoa eta txotxongilo), Gorulariak (arku-dantza eta dominguillo). -GIPUZKOA: Agurra, Ezpata-dantza eta Zinta dantza. -LAPURDI: Ahurtiko makil-dantza, Makil txiki berri eta Beteluren fandangoa. -NAFARROA: Pamplonas, Desmayo, Lesaka (makil gurutze, zeharkakoa, zubi gainekoa). -ZUBEROA: erabakitzeko dago.
14.00etan: Bazkaria 17.00etan: Erromeria 21.00etan: Amaiera Informazioa eta argazkia: www.dantzan.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).