Zorionak Almike!!

Erabiltzailearen aurpegia Lainomendi Taldea 2010ko api. 28a, 00:00

Aurreko zapatuan beste taldekide bat ezkondu zitzaigun, Almike. Emozionantea izan zen benetan! Kepak, bere senargaiak, agurra dantzatu zion berak ezer ez zekiela (beheko argazkiak abarketak janzten ikus dezakegu) eta denok harrituta utzi gintuen! Erne ibili Kepa, Lainomendiko hurrengo fitxajea izango zara eta! Andonik eta Mirenek ere (bere neba-arrebak) dantza bana dantzatu zioten beste taldekideokin. Amaieran, denok batera (ezkonberriak barne) Olagueko esku dantza dantzatu genuen. Hurrengo ezkontza maiatzaren 29an.