Argazkia:
www.berria.info Santa Graziko azken maskaradak, 1994an.
Aurten Santa Grazi herriak antolatu eta eramango ditu maskaradak herriz herri eta ohitura denez Santa Grazin bertan izango dira lehen eta azken saioak.
Badira 17 urte Santa Grazi herriak maskaradarik ematen ez zuela (azkena, 1994an egin zuen) eta horregatik ikusmina handia da.
ARIZALE GEHIENAK EMAKUMEAK
Guztira 30 gaztek hartuko dute parte maskaradak antolatzen eta urritik ari dira ensaioak egiten. Baina 1994an ez bezala, aurtengoan emakumezkoak izango dira gehienak, baita kargu nagusietan ere. 2007an bezala, aurten ere Xorrotx biak neskak izango dira eta 2011an Kerestuak, Zamaltzaina zikiratzen dutenak, ere neskak izango dira lehenengo aldiz (beno, lehen-lehenengoz ez, 1992an, Eskiulan, maskarada bereziak egin baitziren, andrek bakarrik egindakoak).
Hauek izango dira arizaleetako batzuk:
XORROTXAK: Julie Iribe eta Sophie Xutahandi
KABANA HANDIA: Dominique Pinke
PITXU: Franck Errezaret
BUHAMEEN JAUNA (edo erregea): Herve Chuburu
DANTZA ESKOLATZAILE (irakasle): Jean Etxegoien
JELKALDIAK
Negu gorritik udaberria heldu arte, igandero izaten dira emanaldi edo jelkaldiak Zuberoan zehar. Hauxe da
2011ko Zuberoako maskaraden egutegia:
OTSAILA
- 6, Santa Grazi
- 13, Altzai
- 27, Arrokiaga
MARTXOA
- 6, Atharratze
- 12, Idauze
- 13, Ligi-Atherei
- 20, Iruri
- 27, Urdiñarbe
APIRILA
- 3, Aloze
- 10, Hoki (Sohüta)
- 17, Altzürükü
- 24, Barkoxe
MAIATZA
- 1, Larraine
- 8, Gamere-Zihiga
- 15, Santa Grazi
Iturriak:
Xiberoko botza eta
www.berria.info
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).