AEK-k eta TOKIKOMek hitzarmena sinatu dute Korrikaren 24. edizioa toki komunikabideen bidez sustatzeko. Hitzarmenaren arabera, TOKIKOMeko hedabideek Korrikaren lanketa berezia egingo dute eduki mailan, eta publizitatea ere txertatuko dute baldintza berezietan. Trukean, Korrikak lasterketaren azken orduko informazioa eta irudiak erraztuko dizkie toki komunikabideei.
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Hitzarmena AEKrekin Korrikaren 24. edizioa sustatzeko