Txepetxa euskaltegitik Errioxara bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Txorierriko Aek Txepetxa Euskaltegia 2007ko eka. 25a, 19:14
Hona hemen argazki batzuk. Iaz produtore gazteen bi bodega ikustera joan ginen eta "Motri"ren tabernan bazkaldu genuen, primeran bazkaldu ere!. Aurten beste bi bodega ezberdin ikustera joan gara, Luis Cañas eta Ruiz de Oña. Bi bodega ezberdin dira, Lehenengoan azalpen guztiak eman, mahastietatik hasi eta bodega barruko tripak ikusi eta harrituta gelditu ginen, ondoren ardo kopa gozoa edan eta hurrengo bodegara, han "Podopo" geure zain zegoen. Hamaiketako ederra Arabako ardoa upeltegitik hartu, azalpen praktiko gehiago eta denok poz-pozik. Orain betikoaz gain, badakigu zer den diseinuko ardoa eta probatu eta baloratu ere egin genuen. Betiko upeletatik, Altzairu inoxidableko upeletik eta botilatik, denetik edan genuen; horregatik autobuez joan ginen lasai disfrutatzeko eta bueltan inor ez zen mareatu, denok lo gelditu ginen. Balorazioan denok hamar jarri genuen. eta zelan ez, atobusa bete ardo ekarri genuen etxekoei eta lagunei gonbidatzeko. Ondo pasa bai guk! eta euskaraz gero eta animo gehiagorekin!. Hurrengoan irakurle zeu ere animatu eta etorri geugaz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).