Asteburua barnetegian mintzapraktika landuz eta gure bazterrak ezagutuz..

Maiatzaren 30 eta 31ko asteburuan mintzapraktika egiteko aukera zabaldu dugu. Nora: Getariako Askizu auzora Egitaraua: 30ean goizeko 09:00etan irteera Deriotik-Askizura. Zumaiako itsaslabarrak eta Getariako herria ikusi. Aukera badugu, txakolindegi bat bisitatuko dugu . Hurrengo egunean Pagoetatik ibiliko gara. Ekimen hau euskara ikasten ari diren edo praktikatu gura duen edonorentzat zabalik dago.- ikasle, ikasle ohi, berbalagun, edo beste barik euskaraz bizi gura duen edonor animatzen dugu. Apuntatzeko deitu gure eukaltegiko telefonora -944543967-edo idatzi mezu bat -txepetxa@aek.org-ra.