Hamasei lagun joan ginen asteburu barnetegira eta balorazioa bikaina lortu dugu.Egitaraua egokitu egin genuen, eta goizean Zumaiako Flischari buruzko adierazpenak entzun ondoren, itsas labarretara joan ginen. Itsasoa ez zen bare egon , haizeak bizkortu zuen oleatua eta bere ondoan iodo eta energia positiboz kargatu ginen.
Arratsaldean Zarautzera, giro euskalduna eta jende asko kaleetik.
Juanan Sukaldari izan genuen eta otorduak disfrutatzen aritu ginen denok barnetegi etxean.
Igandean Getariaren ordua izan zen. Kaia bisitatu eta kalean gora Elkanoren monumentua bilatzera, bueltan famili argazkia atara eta bertako familia batekin harremanei esker, Aizarnazabalera, Soziedade batera bazkaltzera.
Jende gehiena Errealen aldekoak, baina, Athletic zale amorratua ere topa genuen.
Hango sozietateak eta hemengo txokoak ez dute zer ikusirik.
Gainera, 91 urteko amonarekin hitz egiteko aukera izan zuten/genuen, txarrikume errea prestatu ziguten eta baita txanpainera gonbidatu ere... Itzultzeko ordua heldu zitzaigun konturatu orduko.
Aterpe etxea leku zoragarri batean dago.
Harremanak egin genituen jendea espeziala izan zen.
Bisitak, Ikuskizunak, Poteoa eta paseoa itzel ondo eta politak.
Asteburuaren balorazioa benetan bikaina izan zen.
Aukeran laburregia egin zitzaien ikasleei.
Behe urratsekoak euskaraz blai eta goi urratsekoak, gauean ametsak euskaraz izan zituztela ohartu ziren.
Halandaze, ikusi argazkiak eta zuk zeuk baloratu!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).