Euskararen alde AEK-k antolatzen duen Korrika pixkanaka mundu zabalera hedatzen ari da, eta hainbat hizkuntza gutxituk hartu dute adibidetzat.
Aurten egin dute lehen aldiz gaelikoaren aldeko Korrika, Rith 2010, eta
Bretainian Korrika, Ar Redadeg, bretoieraren aldeko lasterketaren bigarren edizioa, astelehenean hasiko da Roazhon-en, ostiralean Pondinen amaitzeko. Maiatzaren 10etik 15era eta 1.200 kilometroko luzera izango du guztira. (mapa ikus dezakezue argazkietan)
Berbots, Erandioko euskara elkarteak 708.kilometroa erosi du, eta Bretainara bidaliko du ordezkaritza eder bat KORRIKA egiteko, maiatzaren 13an, arratsaldeko 17.15ean, Brest inguruko kostaldean, Ploudalmézeau-n herrian.
Herri honetan antza 1977an sortu zen lehenengo Diwan ( gure ikastolaren parekoa).
AEK-k 1098. kilometroan parte hartuko du , maiatzaren 15ean. Osatzen ari den delegazioan Maider Heguy (Iparraldeko AEK-ko presidentea) eta Jakes Bortayrou (Iparraldeko arduraduna) izango dira.
Aurtengoan, Diwan bretoierazko eskolen eta egitasmoen alde 100.000 euro biltzea izango du xede Ar Redadeg-ek.
Kilometroa 100€tan da eta internet bidez informatzeko helbidea hau duzue: http://ar-redadeg.org/drupal/fr/mode/1166 .