Ardoaren nondik norakoak ikasi ditugu

Mintza pratika ederra egiteko, eta ardoari buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen joan den larunbatean. Eltziegon "Luberri" upategia bisita genuen eta PARKER adituak 95 puntuz egokitutako ardoa dastatu eta erosi genuen. Joaquinek eta bere emazteak, ardoaren gaur eguneko egoerari buruz hitz egin ziguten eta hamaiketako ederra eman. Ondoren San Vicente De La Sonsierran "Valdeloyo" upategiko nagusia den Albertok bere mahastietara eraman gintuen. Bertan aintzinako nekropolis bat eta bere ondoan, hasieran nola eta non egiten zuten ardoa ere erakutsi zigun. Harri egokituaren gainean mahatsa zapaldu eta horretarako prestaturik zegoen harrizko zulora, nola bideratzen zuten ardoa azaldu zigun. Horrez gain, gaur egun mahatsak duen lana eta hainbat bete beharren berri eman ere . Ondoren, euren txokoan primerako bazkaria jan ostean, Bastidara leku berezi batera eraman gintuen, eguna borobiltzeko. Esan beharrrik ez dago, bueltan denok lo etorri ginela Derioraino. Autobusean etortzearen abantaila.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).