Urte bete igaro da HPSen aldaketa eman zenetik. Orain arte behin eta berriro entzun ditugu honelakoak HPSeko arduradunen ahotik: «Gure nahia garbia da: atzerapausorik ezertan ez».
Baina euskaltegiok beste era batean bizi dugu hau guztia. Izan ere, gaur da eguna oraindik ere ez dakiguna zein izango den 10-11 ikasturtean izango dugun diru laguntza. Hori azken urte hauetan maiatzerako jakin izan dugu, eta horren arabera antolatu dugu hurrengo ikasturtea. Hori dela-eta, kezka oso zabaldurik dago: borondate oneko hitzetatik haratago oraindik ezer ez jakitea oso larria da, hurrengo ikasturtea erabat baldintzatzen duelako. Eta are larriagoa dena, ezer onik etorriko ez den seinalea izan daitekeela susmatzen dugu. Datorren ikasturtea nolakoa izango den ez jakiteak, zalantzan egoteak, atzerapausoak egongo direla pentsatzera garamatza.
Bilerak egin, egin ditugu, eta ba omen dago borondatea gauzak bideratzeko. Baina “krisia†berba da etengabe haien ahotik entzuten dugun bakarra.
Gauzak horrela, euskaltegietara hurbiltzen diren milaka ikasle horiek ordaindu beharko dute krisia berriro ere. Hizkuntza ofiziala den euskara ikasteko orduan beren poltsikotik egin beharko dute ahalegin handiagoa; doakotasunerako bidean berriro ere atzerapausoa emango da. Eta ez ikasleek bakarrik, euskaltegietan lanean ari diren euskara irakasleak, oraindik egoera normalizatua lortu gabe dugunean, berriro egoera ez egonkor batera, sasoi ilunetara, bueltatzeko arriskua aurreikus dezakegu.
Are gehiago, egindako azken bileran honelakoak entzun eta gero: “Legealdi hau txarra izango da, eta aurrekontuetan artazia sartu behar duenak euskalduntzearekiko sentimendurik ez duâ€.
Beraz, horren aurrean dei berezia egiten diogu Jaurlaritzari. Hasteko, neurriak har ditzala orain arte lortutakoaren bidean atzerapausorik eman ez dadin. Bigarrenik, sektore honi behar eta merezi duen aitortza eman diezaiola. Eta, azkenik, diru laguntzetatik laguntza iraunkor batera igarotzeko pausoak eman ditzala. Borondatetik eta hitz onetatik ekintzetara pasatzeko unea heldu dela uste dugu.
Euskaltegiak:
Batuz, IKA, Elkarlan, Deustuko Euskal irakaslegoa,
Maizpide euskaltegia, Bai & by, AEK
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).