“KORRIKAK LAGUNTZAILEAK BEHAR DITUELAKO”

KORRIKAK eta AEK-K KORRIKA LAGUNTZAILEA KANPAINA AURKEZTU DUTE DONOSTIAN. Denok dakigun bezela KORRIKA bi urterik behin ospatzen dugun ekitaldia da, AEK-k bere helbura betetzeko bidean, behar duen diru laguntza lortzeko. Korrikak, 1980an sortu zenetik 30 urte baino gehiago pasatu diren arren, AEK-k, oraindik ere, herritarren laguntza behar du bere proiektua aurrera atera ahal izateko. Euskal Erkidego Autonomoan diru laguntza politika hobetu bada ere Nafarroan eta Iparraldean jasotzen diren diru laguntzek ez dutelako jardun arruntaren, hau da, eskolen, ehuneko txiki bat baino estaltzen. Eta gainera, EAEn ere diru laguntzen politikan aurrera pausoak baino atzera pausoak ez ote diren emango zalantza dauka AEK-k, Brouardek Donostin egindako aurkezpenean aipatu duenez. Badaude AEKn hamaika egiteko ezin direnak diru laguntza publikoen bidez bete ez dutelako hainbesterako ematen: matrikulazio prezioak mantendu edo jaistea AEKren doakotasunaren aldeko aldarriaren bidetik, esaterako. “Horregatik guztiagatik, AEK-k Korrikak bi urterik behin ekartzen dion diru kopurua ezinbesteko duela kontuan harturik, jarri genuen abian orain hiru Korrika, Korrika Laguntzailea kanpaina, Korrika bera antolatu ahal izateko balio izan zuena” esan du Donostian korrika arduradunak. KORRIKA LAGUNTZAILEA zer /nor/da? Nola egin daiteke? Bi urterik behin kolaboratzeile bezala 12 €ko diru laguntza ematen duena (0.50€ hilero) edo eta arropa erosten duena, eta antolaketan laguntzen duena etab. Oraingoan kanpainaren berri eman digu Edurne Brouardek. Dagoeneko euskaltegietan duzue informazioa eta materiala. KORRIKA.17 HASI DA.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).